XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina korrikan hobeak zarete! -animatu zuen Mertxe Pandeletxek.

- Han ez dago kiroletarako umorerik. Hemen bai. Niri Eukal Herria gustatzen zait. Hemen jendea kirolzalea da, eta hori da nik ondo egiten dakidan gauza bakarra, segi, korri eta korri, lehendabizi iritsi arte.

Entzun behar zenituzten lasterketa bat irabazten dudanean jotzen dizkidaten txaloak!

- Baina orain oin hutsik zaude!

Keniako Tximeleta tristetu egin zen berriro.

- Bilboko hotel batean geunden biharamunean abioia hartzeko.

Nire lagunak Keniara itzuli ziren, baina ni ez.

Ihes egin nuen gauean ezer gordetzeko betarik gabe, ez dirurik, ez nortasun txartelik, ezta zapatilarik ere.

Geroztik zubi azpi honetan nago, tarteka jendeari dirua eskatuz. Lau egun daramatzat lo gutxi eginda eta gutxiago janda. Balmasedako lasterketa irabaziko banu!

- Balmasedako lasterketa?

- Datorren astean maratoia izango da